Uholdeen kalteak konpontzeko lanak emateko deialdia

Guaixe 2022ko urr. 19a, 11:12

Uholdeak hondatutako Izurdiagako bidea. ARTXIBOA

Izurdiagako Txopordi, Arranbidea eta Zapardi bideak konponduko dira.

Abenduaren 10eko uholdeek Izurdiagan kalte handiak eragin zituen dermioko hiru bideetan. Arakilgo Udalak bideak konpontzeko deialdia egin du. Interesa duten enpresek astearteko 14:00ak arteko epea dute eskaintzak egiteko. Lanen aurrekontua 44.664,66 eurokoa (BEZ barne) da. Lanak bere gain hartzen dituen enpresak sei aste izanen ditu haiek egiteko.