Larunbatean Aralar Mendi taldeak Garbayo Chivite Cintruenigo hartu zuen Larrebieta pilotalekuan. Uharte arakildarrek bazekiten partida latza zutela aurretik, baina Cintruenigok ez zien aukerarik ere eman, eta 1 eta 6 galdu zuen Aralar Mendik, jipoi ederra jasota. Altxatzea eta borrokan jarraitzea, ez dago besterik.
Bestalde, Erro eta Esteribarko Ibararte taldean jokatzen ari dira Xotako zenbait jokalari. Larunbatean Olite taldea hartu zuten Atakondoan, Irurtzunen, eta garaipen ederra lortu zuten, 9 eta 6.
Sailkapenean San Juan taldea da liderra (6 puntu), Ibararte zazpigarren da (3 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren, punturik gabe. Aralar Mendik Ablitasen jokatuko du larunbatean, 18:00etan, sailkapenean bigarren den Bonel Construcciones Ablitasen kontra. Uharte arakildarrek partida zaila dute aurretik. Bestalde, Antsoiainen lehiatuko da Ibararte, sailkapenean laugarren den Gazte Berriaken kontra, larunbatean 18:00etan.