Movistar Team-ek atzo, osteguna aurkeztu zuen 2023 denboraldirako prestatu duen kartela. Gizonezkoetan Enric Mas eta Alex Aranburu izango dira lider nagusiak, eta emakumezkoetan aurten guztia irabazi duen Annemiek Van Vleuten. Lourdes Oyarbide izango da bere ezinbesteko laguntzaileetako bat. Imanol Erbitirekin batera, Gorka Izagirrek beste urte batez jarraituko du eskuadra urdinean, eta biak liderren ezinbesteko ezkutariak izango dira.