Sakanako Mankomunitatearen Anitzartean Kultur arteko eta Euskara zerbitzuek oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute, dohainik. Sakandar berriei zuzendutako ikastaro horren bidez sakandar berriek euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera izanen dute. Ikastaroa azaroaren 7an hasi eta martxoaren 15ean despedituko da. Saioak astelehen eta asteazkenetan izanen dira, 09:30etik 11:30era, nahiz eta izen eman dutenen ordutegira moldatzeko aukera egonen den.
AEKren Altsasuko Itsasi euskaltegian emanen da ikastaroa. Izen ematea asteartera arte dago zabalik. Interesa dutenek anitzartean@sakana-mank.eus edo euskara2@sakana-mank.eus posta elektronikoko helbideetara idatzi edo 648 070 710 edo 948 464 840 telefonoetara hots egin dezakete. Mank-etik azaldu dutenez, plaza mugatuak dira. Izenak eman ahala beteko dira plazak.