Arakildarrak mahai inguruan bilduko dira

Guaixe 2022ko aza. 1a, 14:23

Herri bazkaria Ihabarko festetan. ARTXIBOA

Azaroaren 5ean, larunbata, Euskal kantu bazkaria eginen dute Ihabarren. 

Potxak, ajoarrieroa eta izozkiaz osatutako menua izanen dute azaroaren 5ean, larunbatean, antolatu duten Euskal kantu bazkarian. Ihabarko herriko etxean izanen da, 14:00etatik aurrera. Janariaz disfrutatzeaz gain, euskal kantutegiaren errepasoa eginen dute parte hartzaileek ere.