Hemen da Patata operazioa

Guaixe 2022ko urr. 31a, 09:11

2021eko Patata Operazioa. ARTXIBOA

Azaroaren 6an, igandean, Alegria de Iruña peñako kideek jakiak biltzeko ia Sakana osoa zeharkatu dute. 

Urtero bezala 2014tik, Iruñeko Alegria peñak Patata Operazioa eginen du azaroaren 6an, igandean. Urdiainen hasiko dira jakiak biltzen eta, ondoren, Iturmendin, Bakaikun, Etxarri Aranatzen, Arbizun, Arruazun, Lakuntzan, Uharte Arakilen, Irañetan, Ihabarren, Hiriberri Arakilen, Satrustegin eta Unanun izanen dira. Patata  ez ezik, sasoiko barazki eta frutak jasotzen dituzte ere. Sakanan jasotakoa Iruñeko Hermanitas de los Pobres kongregazioari ematen diote.