Pilota

Irurtzun klubeko Markina Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdian sartuko da lehian

Guaixe 2022ko aza. 2a, 10:00

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdia-Guillermo Memoriala Etxarrenen hasi zen eta azaroaren 2an Markina (Irurtzun) pilotaria sartuko da lehian

Atzo, azaroak 1, asteartea, hasi zen Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala, Etxarrenen. Guztira 11 klubetako 32 pilotarik hartuko dute parte txapelketan. 

Etxarrenen jokatutako partiden emaitzak:

Aimar Armendariz (Huarte) 18 – Beñat Astrain (Ultzama) 14
Pablo Armendariz (San Francisco Javier) 8 – Ion Sainz (San Miguel) 18
Sergio Garcia de Albeniz (San Miguel) 18 – Antton Ciriza (Huarte) 10
Hodei Urmeneta (Zugarralde) 18 – Miguel Barberena (Ultzama) 11

Gaur, asteazkena, bigarren saioa hartuko du Lekunberriko frontoiak, 18:00etan. Ondoko partidak jokatuko dira: 

Elizegi (Umore Ona) – Astiz (Larraun)
Gastesi (Aranpilota) – Gaskue (Ultzama)
Urrestarazu (Zugarralde) – Galartza (Larraun)
Markina (Irurtzun) – Navarro (Larraun)