'Kiratsa' liburua kaleratu dute

Guaixe 2022ko aza. 2a, 11:44

'Kiratsa' liburuaren aurkezpena egileekin. UTZITAKOA

Aurtengo Etxepare Sariko irabazlea da, Eider Adeletxek eta Iban Illarramendik sortua. 

Pamielak Kiratsa albuma argitaratu du. Albumak sortzeko Etxepare Sariko 2022ko irabazleak izan ziren Eider Pérez Adeletx idazlea eta Iban Illarramendi ilustratzailea, eta sariaren abarne orain Pamilelak album ilustratuai liburu bihurtu du, eta aurkeztu eta kaleratu dute. Lehiaketan parte hartu zuten 35 lanen artetik nagusitu zen Kiratsa lana. Etxepare Saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute. 

Ñimi arkakusoaren abenturak ditu ardatz ipuinak eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen du: Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak, usain bila abiatuko dira.