Areto futbola

Ibararte Xotak irabazi eta Aralar Mendik galdu

Guaixe 2022ko aza. 3a, 11:43

Aralar Mendi.

Areto futboleko Hirugarren mailako laugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan

Areto futboleko Hirugarren mailan txanponaren bi aldeak ikusi ziren asteburuan. Batetik, Ibararte Xotak garaipen sendoa lortu zuen, Anaitasunari 4 eta 1 irabazi baitzion asteartean Irurtzungo Atakondoa pabilioian jokatutako partidan. Issa El Akkari, Jon Argandoña (2) eta Oier Agirre izan ziren golegileak. 

Aldiz, Aralar Mendik Universidad de Navarra liderra hartu zuen larunbatean Uharte Arakilgo frontoian eta jipoi ederra jaso zuten sakandarrek, 3 eta 8 galdu baitzuten. Hasieran parez pare ibili ziren bi taldeak. Jon Arenazak Aralar Mendik aurreratu zuen, baina bi golekin erantzun zuten OPUS-eko unibertsitatekoek eta Mikel Hermoso de Mendozak partida parekatzea lortu zuen, gola sartu baitzuen. Hortik aurrera liderraren esta hasi zen eta nahiz eta Mikel Hermoso de Mendozak hirugarrena sartu, ezin izan zuten unibertsitatekoen erauntsia gelditu. 

Sailkapenean Universidad de Navarrak jarraitzen du lider (10 puntu). Ibararte Xota seigarren da (6 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren, punturik gabe. Ostiralean Aralar Mendik Kirol Sport taldea hartuko du Uharte Arakilen, 20:00etan, eta igandean Ibararte Xotak San Juanen kontra jokatuko du, 11:30ean, Irurtzunen. 

Emakumezkoen seniorrak, jardunaldirik gabe
Emakumezkoen Lehen Senior mailan asteburuan ez zen jardunaldirik jokatu. Sailkapenean Lacturale Orvina A liderra da (9 puntu) eta Xota seigarren da (3 puntu). Larunbatean Xotak Olite taldea hartuko du Atakondoan, 10:00etan.