Pilota

Markinak ezin izan zuen Lau eta Erdia ongi hasi

Guaixe 2022ko azaroaren 3a

Irurtzun klubeko pilotariak Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdikoan ez zuen bere maila eman

Azaroaren 2an Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdia-Guillermo Mazo Memorialeko jardunaldia jokatu zen Lekunberrin. Jokatutako partiden artean, Irurtzun klubeko Markinak Larraun taldeko Navarro izan zuen aurkari. Markinak ez zuen bere benetako maila eman eta Navarro gailendu zitzaion, 4 eta 18. 

Gainontzeko emaitzak:
Elizegi (Umore Ona) 18 – Astiz (Larraun) 11
Gastesi (Aranpilota) 7– Gaskue (Ultzama) 18
Urrestarazu (Zugarralde) 1 – Galartza (Larraun) 18