Patata operazioa eginen dute igandean

Guaixe 2022ko aza. 4a, 11:03

PeƱakideak kuiak jasotzen. ARTXIBOA

Iruñeko Algara peñako kideen Urdiain eta Satrustegi arteko bidea eginen dute 09:00etatik 14:30era jakiak bilduko dituzte Hermanitas de los Pobres kongregazioko Iruñeko mojei emateko .

Iruñeko Alegria peñako kideek 59. aldiz antolatu dute Patata Operazioa iganderako. Baratzetako eta soroetako uztak jasota eta gordeta dituzten sakandarren eskuzabaltasunari dei egin diete peñakideek eta patatak, kuiak, sagarrak, intxaurrak, alubiak, tipulak, azak, porruak eta beste emateko gonbidapena egin dute. ″Jasotako guztia nori emanen diogun jakinik, sakandarrei eskuzabalak izateko eskatzen diegu″, esan du Fernando Setoain Jaurrieta peñako kideak. Izan ere, igandean jasoko dituzten elikagai guztiak egunean bertan Iruñeko Hermanitas de los Pobres edo Behartsuen Haurrideak komentuan utziko dituzte. 

Bilketa egitera hamar bat pertsona etorriko dira. Eta haiekin ekarriko dituzte Abaigar eraikuntza enpresaren kamioia eta bi furgoneta. Herrira iritsi direla iragartzeko ibilgailuen klaxonak jo, karraka astindu edo Patata Operazioa behin eta berriz errepikatuko dute. Urdiain eta Satrustegi arteko bidean, seigarren aldiz Unanura joanen dira.