Pilota

Irurtzunen uzta onak segida du

Guaixe 2022ko aza. 8a, 10:40
Finalistak, tartean Yaben-Huarte txapeldunordeak eta Amiano-Zabala txapeldunak. NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Irurtzun pilota klubeko Amianok eta Zabalak Nafarroako Kirol Jokoen kadeteen bigarren mailako txapelketa irabazi zuten

Nafarroako Kirol Jokoen kadeteen eta jubenilen Nafarroako Binakako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren urriaren 29an Labriten, giro paregabean. Aurreko asteburuan Irurtzun pilota klubeko Adrian Azpirozek Buruz Buruko Bigarren mailako txapelketa irabazi ondoren, asteburu honetan beste txapelketa bat irabazi du klub sakandarrak, Nafarroako Kirol Jokoen Bigarren mailako Txapelketa hain zuzen ere. Final hau Irurtzun klubeko bi bikotek jokatu zuten, Amiano-Zabalak eta Yaben-Huartek, eta Amiano eta Zabala gailendu ziren (3 eta 22).