Bertako barietateen programan parte hartzen dutenen topaketa

Guaixe 2022ko aza. 8a, 10:48

Haziak garbitzeko, sailkatzeko eta gordetzeko bilkura eginen dute egitasmoan parte hartzen duten arakildarrek azaroaren 9an, asteazkena, Ihabarren. 

Arakilgo Udalak bertako hazien barietateak berreskuratzeko programa parte hartu zuen, eta uzta jaso ondoren haziak kontserbatzeko bilduko dira azaroaren 9an, asteazkena, 17:00etan, Ihabarko Herri Etxean. Oinarrizko kontzeptua ikasiko dituzte eta ondoren ongi kontserbatzeko aurtengo haziak garbituko, sailkatuko eta gordetuko dituzte.