Emakumeen aurkako indarkeariaren kontrako egunaren harira Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak emakumeen arteko sareak ehunduz ekimen berezia antolatu du azaroaren 27an, igandea, Etxarri Aranatzen. Bertan ibarreko emakume eta joste taldeek ehundutako patchwork-a osatuko dute. Arakilgo emakumeak haien zatia pertsonalizatzeko azaroaren 10ean, ostegunean, 18:00etan, Zuhatzuko elkartean elkartuko dira. Oihal ezberdinak eraman beharko dituzte, eta elkarlanean 25x25 zentimetroko zatiak eginen dituzte. Ondoren, hilaren 27an denak elkartuko dituzte sare handi bat eginez.