Mikel Arregi gogoan izanen dute

Guaixe 2022ko aza. 8a, 10:01

Lakuntzarraren erahilketaren 43. urteurrenean lore eskaintza eginen dute Etxarri Aranazko oroigarrian. 

Duela 43 urteko azaroaren 11n guardia zibil batek Mikel Arregi Marin hil zuen Etxarri Aranatzen. Urtero moduan lakuntzarraren senideak eta lagunak egun horretan Etxarri Aranatzen haren omenezko oroigarrira joanen dira eta lore eskaintza eginen dute. Mikel Arregi gogoan. Egiaren bidean askatasuna amets! menaldia azaroaren 11n, ostiralean, izanen da, 19:00etan. 

1979ko azaroaren 11n Lakuntzako Pertza eguneko tripotak ordaindu ondoren, Arregi eta lagun batzuk Ziorditik herrira bueltan zihoazen. Etxarri Aranaztik pasatzerakoan, Guardia Civilak autoa tirokatu eta zinegotzi gaztea hil egin zuen. Bertsio ofizialaren arabera lakuntzarrek Etxarri Aranatzen zegoen kontrola saltatu zuten. Lekukoek, ordea, han kontrolik ez zegoela eta guardia civilak autoa zuzenean tirokatu zuela esan zuten.