Atletismoa

133 sakandar Iruñeko Harresien Lasterketan

Maider Betelu Ganboa 2022ko aza. 14a, 12:00

Erkuden Andonegi eta Gaizka Martinez de Albeniz, korrika. EDUARDO BUXENS

Milaka korrikalarik hartu zuten parte proba ezagunean. Sakandarren maila txalotzekoa izan zen, Ruben Mendieta, Adur Senar, Sergio Garcia Eulate eta Aritz Munarriz Top-Tenean sailkatu baitziren

Azaroaren 5ean Harresien Lasterketa jokatu zen, Gotorlekuan barrena iluntzean jokatzen den lasterketa ezaguna, Iruñean giro berezia sortzen duena. Gezurra badirudi ere, urtetik urtera indartsuago jarraitzen du lasterketak; aurten 5.491 korrikalari zeuden izena emanda. Sakandar askok korrika egiten dutela jakina da, eta zifrak horren erakusle dira: 133 sakandarrek lortu zuten Harresien Lasterketa despeditzea. Nabarmentzekoa da, gainera, sekulako maila eskaini zutela, lau sakandar Top-10ean edo lehenengo 10 postuetan sartu baitziren.

Forteko lasterketan (5,5 km) 1.318 korrikalari sailkatu ziren eta Tres Cantosko David de Blas (17:04) eta Antsoaingo Maria Velazquez (20:10) izan ziren azkarrenak. Ruben Mendieta olaztiarra zazpigarren sailkatu zen (17:45) eta Adur Senar lakuntzarra bederatzigarren (18:14). Emakumezkoetan Amaia Aristu olaztiarra izan zen lehen sakandarra (26:44).

Gotorlekuko lasterketak (10,5 km) partaidetza handiena izan zuen, 2.328 korrikalarik osatu baitzuten. Andoni Acebedo (32:10) eta Ana Llorens iruindarrak (36:48) izan ziren azkarrenak. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra Top-Tenean sartu zen, seigarren postuan iritsi baitzen helmugara (35:02). Emakumezkoetan Marta Irañeta izan zen lehen sakandarra (46:09).

Harresien lasterketa (15,9 km) 592 korrikalarik despeditu zuten, Caparrosoko Miguel Angel Hernandez (54:58) eta Uharte Iruñeko Henar Etxeberria (1:00:53) buru zirela. Aritz Munarriz etxarriarrak sekulako lasterketa egin zuen eta zortzigarren sartu zen (57:21). Emakumezkoetan Itziar Retegi uharte arakildarra izan zen lehen sakandarra (1:14:20).

Bukatzeko, 271 korrikalarik despeditu zuten Baluarteko Lasterketa (21 km). Txomin Osoro eibartarra (1:13:15) eta Edurne Irureta errenteriarra (1:32:14) izan ziren txapeldunak. Jose Ignacio Mikeo lakuntzarra izan zen lehen sakandarra (1:22:52). Emakumezkoetan ez zen sakandarrik sailkatu.


Forteko lasterketa (5,5 km)
Gizonak:
1. David de Blas 17:05
7. Ruben Mendieta 17:45
9. Adur Senar 18:14
32. Ruben Izko 20:43
35. Isidro Asurabarrena 20:49
37. Juan Luis Maiza 20:53
48. Javier Borrega 21:34
52. Aimar Apaolaza 21:45
68. Iurgi Flores 22:29
97. Miguel A. Asurabarrena 23:21
169. Imanol Apaolaza 25:52
183. Eñaut S. Vicente 26:09
196. Iraitz Ariz 26:26
198. Juanjo Otsoa 26:30
561. Ignacio Alzuart 31:52
594. Borja Imaz 32:21
895. Asier Leiza 34:51

Emakumeak:
21. Maria Velazquez  20:10
208. Amaia Aristu 26:44
279. Idoia Granizo 28:21
385. Maite Caro 29:46
389. Elena del Valle 29:51
438. Miren Rabaz 30:40
534. Eider Mazkiaran 31:32
563. Mirena Cristobal 31:51
593. Ainhoa Corcuera 32:21
624. Olaia Macia 32:37
625. Madi Lizarraga 32:37
636. Irati Ollakarizketa 32:44
683. Estitxu Ollakarizketa 33:04
849. Holaiz Etxeberria 34:27
894. Idoia Ruiz de Alegria 34:50
987. Nerea Troitiño 35:38
1060. Amaia Viana 36:19
1062. Ainara Salgado Galan 36:21
1065. Ainara Salgado Gomez 36:24
1166. Ainara Orabengoa 37:59
1168. Garbiñe Arguelles 37:59
1171. Ane Arregi 38:00


Gotorleku Lasterketa (10,5 km)
Gizonak:
1. Andoni Acebedo 32:10
6. Sergio Garcia de Eulate 35:02
20. Felix Benjumea 37:35
100. Iñaki Rayo 41:21
106. Fidel Jimenez 41:35
114. Fran Araña 41:49
118. Gaizka Angulo 41:55
134. Jon Navarro 42:26
158. Axier Larrion 42:58
175. Urko Rekalde 43:34
205. Juan C. Villalobos 44:09
226. Jorge Iradi 44:27
244. Ion Ollo 44:37
271. Kepa Gordo  45:04
287. Gorka Elizalde 45:18
315. Ioni Araña 45:52
399. Eugeni Etxarte 47:07
406. Juan Pedro Ariz 47:11
408. Xabier Aierdi 47:14
421. Iñaki Razkin 47:26
454. Eduardo Goya 47:49
498. Ruben Llamas 48:13
511. Primi Bakaikoa 48:16
556. Alain Azkona 48:41
593. Oihan Vinagre 49:08
596. Ioseba Fernandez 49:08
639. Mikel Senar 49:34
680. Aitor Salinas 49:54
736. Borja Peinado 50:27
737. Alvaro Legarra 50:27
742. Jose Jav. Rekalde 50:32
745. Luis Mari Malo 50:32
764. Miguel Navarro 50:40
810. Jesus Bengoetxea 51:00
822. Imanol San Miguel 51:08
844. Alberto Salgado 51:22
1029. Santi Agirre 52:51
1076. Jose Angel Maiza 53:27
1110. Jorge Troitiño 53:56
1214. Xabier Razkin 54:59
1319. Aitor Ekiza 55:56
1376. Egoitz Carrion 56:31
1419. Gaizka Huarte 56:55
1420. Jose Antonio Lahoz 56:57
1644. Oscar Alonso 59:01
1815. Antonio Fontelles 1:00:42
1852. Ariz Razkin 1:01:02
1986. Raul Camuel 1:02:51
2186. Adrian Cerezo 1:06:18
2237. Gonzalo Garcia 1:07:30
2264. Juan C. Mogollon 1:08:39

Emakumeak:
12. Ana Llorens 36:48
333. Marta Irañeta 46:09
627. Leticia Alvarez 49:27
645. Elena Guzman 49:36
657. Leire Mujika 49:41
677. Joana Senar 49:54
703. Maialen Aramendia 50:09
839. Maialen Unanua 51:18
847. Norma Legarra 51:24
1216. Ariane Razkin 55:00
1250. Izaro Goikoetxea 55:23
1330. Maitane Alzueta 56:01
1417. Amaia Arangiz 56:53
1421. Ana Isabel Angulo 56:57
1447. Leire Mateos 57:05
1585. Laura Iñigo 58:18
1645. Iosune Zubieta 59:01
1662. Maite Duran 59:15
1705. Eider Jaka 59:33
1804. Edurne Razkin 1:00:35
1819. Sonia Peris 1:00.43
1873. Ihintza Nuñez 1:01:15
2055. Ana Razkin 1:03:56
2288. Marta Fernandez 1:09:59


Harresien lasterketa (15,9 km)
Gizonak:
1. Miguel Angel Hernandez 54:58
8. Aritz Munarriz 57:21
18. Aritz Pellejero 59:32
30. Asier Pellejero 1:02:13
36. Jose Jav. Beregaña 1:03:02
40. Joseba Galarza 1:03:40
56. Patxi Rubio 1:05:12
68. Mikel Goikoetxea 1:05:49
110. Jon Ander Fernandez 1:08:18
147. Jon Lapuente 1:10:26
153. Gaizka Mtz. De Albeniz 1:10:50
174. Goyo Rodriguez 1:11:39
184. Xabier Manero 1:12:02
439. Karlos Alonso 1:25:44
467. Josu Jaka 1:27:12

Emakumeak:
24. Henar Etxeberria 1:00:53
235. Itziar Retegi 1:14:20
289. Raquel Sanchez 1:17:08
290. Maria Goikoetxea 1:17:09
312. Leire Maiza 1:17:57
466. Sarabe Arakama 1:27:09
482. Erkuden Andonegi 1:28:35

Baluarte Lasterketa (21 km)
Gizonak:
1. Txomin Osoro 1:13:15
30. Jose Ignacio Mikeo 1:22:50
99. Iñigo Rekalde 1:33:09
103. Iosu Urriza 1:33:34

Emakumeak:
90. Edurne Irureta 1:32:14