13 sakandar zinpeko izateko zerrendan

Guaixe 2022ko aza. 14a, 10:45
Behin-behinean hautatuen artean sei altsasuar daude. ARTXIBOA

Ikasturte honetan zinpeko izateko izangaien behin behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialeko lastailaren 27an aurkeztu zen.

Auzitegietan herri epaitegi bidez epaitzen diren auziak daude. Herritarrak epaimahaia osatzen dute eta haiek osatzeko aukeraketa egiten da. Ikasturte honetarako zinpeko izateko izangaien behin behineko zerrenda aukeratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 213. zenbakian, lastailaren 27koan, argitaratu zen. Horren arabera 13 sakandar izan dira aukeratuak zinpeko izateko: 6 altsasuar, bina irurtzundar eta etxarriar eta ubertear, lakuntzar eta arbizuar bana.