Hemen da zortzigarren Azarokotea

Guaixe 2022ko aza. 14a, 08:47

Duela hiru urteko sarituak. ARTXIBOA

Azaroaren 14tik 26ra bitartean, Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko kide diren establezimenduetan erosita, 20 eta 50 euroko opari txartelak eskuratu daitezke. Guztira, 1.800 euro banatuko dira saritan. 

Eguberrien aurretik, Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak (SDOZE) Azarokotea antolatzen du. Aurtengoa kanpainaren 8. edizioa da. Eta harekin elkarteak Sakanako bezeroei eskerrak eman nahi dizkie hurbileko merkataritzari emandako babesarengatik. Hurrengo bi asteetan SDOZEren kide diren 56 establezimenduetakoren batean erosketa egiten dutenek erosketa bakoitzeko bere datuak dituen txartela bete beharko du. Jasotako txartel guztien artean hilaren azken astean zozketa eginen da. Jokoan 1.800 euro daude, 70 opari-txartel baino gehiagotan banatuta: 20 euroko 60 eta 50 euroko 12. 

Azarokotea Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) abiarazi zuen, baina 2015ean SDOZEren esku utzi zuen, horrela, oihartzun askoz handiagoa lortuz. Bere ibilbidean Azarokote kanpaina sariak aldatzen eta hainbat egoeratara egokitzen joan da. Esaterako, Covid 19 gaitzaren pandemiak ekarri zituen murrizketen eta itxieren ondorioz kaltetuenetarikoa ostalaritza sektorea izan zen. Hori dela eta, azken bi edizioetan saritutako bezeroek elkartera kidetutako ostalaritza establezimenduetan trukatu zituzten euren sariak. Sariak, beraz, ostalaritzari laguntza eman eta babesa adierazteko erabili ziren.

Orain arteko edizioetan banatutako sariei dagokienez, 2015ean erosketa txartelak zozketatu beharrean, elkarte berriari atxikitako saltoki bakoitzak ekarritako produktuez betetako eguberri zare erraldoi bat oparitu zuen SDOZEk. Beste urte batzuetan, berriz, zozketatutako opariak ez ziren ez saskiak, ez elkartutako saltokietan gastatzeko txartelak izan, kidetutako harategietan erositako urdaiazpikoak baizik. Urte horietan, gutxienez, 125 urdaiazpiko zozketatu ziren.


Parte hartzen duten saltokiak

  • 13 Udaberri Loredenda
  • Allianz aseguruak, Sayas anaiak
  • Aralar Burdindegia
  • Argiro Optika
  • Arkupe koltxoi denda-altzariak
  • Asensio Moda
  • Juncal autozerbitzua
  • Iñaki Ileapaindegia
  • Akeita kafetegia
  • Bengoetxea oinetako denda
  • Isidoro Arregi harategia 
  • Pako harategia
  • Sorkunde harategia
  • Comercial Etxarri altzariak
  • Izara Stor
  • Cristina Janari denda
  • Lezea kirolak
  • Derry Aske Taberna
  • Ekin Moda
  • Ramos elektrizitatea
  • Ramos etxe tresna elektrikoak
  • Etxarri Hortz Klinika
  • Lorea lore eta belar denda
  • Gautxori taberna
  • Gertu Sakana
  • Sarabe belar denda
  • Hiruon harategia
  • Hostogorri altzariak
  • Iker kirolak
  • Agurain inmobiliaria
  • Iulene
  • Joselen moda
  • Katuka
  • Kaxeta liburu denda
  • Larka emakumea-gizona
  • Lasa kirolak
  • Leku Ona taberna
  • Arkatz liburu denda
  • Liburunda paper denda
  • Lizardi
  • Mari Carmen
  • Marigorri
  • ML gizonendako moda
  • ML emakumezkoendako moda
  • Santa Cruz altzariak
  • Next Movil
  • Sakana optika
  • Scooby txakur ile apaindegia
  • Tania Arraindegia
  • Pinpilinpausa haurrendako
  • Sabando
  • Sare oinetako denda
  • Tu tienda especial
  • Txartel kopia
  • Txikitxo
  • Xagu informatika