Pandemia betean egokitu zitzaion Anbotoko kide Jone Guenetxeari Tokikomeko Lehenkaritza.
"Gure jarduera esentziala zela esan zitzaigun hedabideoi. Orduan ikusi genuen gure jarduera esentziala zela, baina ez esan egin zitzaigulako bakarrik, gure irakurle eta audientzien aldetik oso erantzun ona izan genuelako baizik. Gure audientziak bikoiztu egin ziren eta horrelako krisi egoera batean, jendeak gertuen gertatzen dena jakin gura duela konturatu ginen. Horregatik darabilgu Zero Kilometroko Komunikazioaren kontzeptua. Tokiko kazetaritza bertatik bertara egiten da, berriak eta informatzaileak dauden tokitik bertatik, eta hori, herritarrengana gerturatuz bakarrik lortzen da".
Indargune nagusiak
Lehendakari izan zen garaian horrelako kargu batek suposatzen duen arduraz asko galdetzen omen zioten Guetxenari, baina "Tokikomek indarra badu ez da lehendakari bat edo bestea duelako, administrazio kontseilu bat eta Tokikomen alde lan egiteko prest dauden bazkide eta kideak dituelako baizik".
Argi dauka bazkide diren hedabideek Tokikomekiko duten inplikazio eta sinergiagatik sortzen dela beronen aldeko indarra. "Karguak beharrezkoak dira, baina garrantzitsuena elkarlana eta parte hartzea dira. Hori barik Tokikom ez litzateke ezer izango. Niretzako hori da tokiko komunikabideon taldekatzeak duen indargune nagusia".
Elkarrizketa hau Puntua aldizkariak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu GUAIXEra.