“Tokiko informazioak libreago egiten gaitu”

Guaixe 2022ko aza. 15a, 12:20

Isabel Octavio. EITB-ko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko Zuzendaria 

EITBren eta Tokikomen arteko lankidetzaren oinarrian nahia eta beharra dagoela uste dut Isabel Octavio EITBko ordezkariak: “Elkarren beharra dugu eta elkarlanean aritzeko nahia dugu. Tokikomek gertutasuna eskaintzen digu eta EITBk, oihartzuna. Beraz, elkarlanean arituz gero, hain beharrezkoa dugun gertutasunik ez dugu galduko eta mezu batzuek behar duten oihartzuna ere ez. Laster ikusgai egongo den lehen esperientzia bat izan dugu. Nire ustez, bide berri bat ireki dugu elkarlanean aritzeko”. 

Demokrazia soziala 
“Tokiko komunikazioak herri ikuspegitik duen garrantziari dagokioez bat gatoz, eta Europar Batasunak ere hala uste du, tokiko informazioak libreago egiten gaituela eta horrek demokrazian eragiten duela zuzen-zuzenean. Gure ustez, tokiko komunikabideak bultzatzen saiatu behar dugu, gu ere tokiko komunikabide bat baikara, azken batean. Informazio hori gerturatzen saiatzea dagokigu, gure herria askeago izan dadin eta gu geu ere demokratikoagoak izan gaitezen”. 

Tokikomek dituen erronkez galdetuta, datozen urteotan proiektua indartzea espero du Octaviok: “Ez desagertzea, beste Europako eskualde batzuetan gertatzen ari den bezala. Aliantzak behar ditugu, eta, horretarako, eskuzabalak izan behar dugu denok. Lan asko dago oraindik egiteko, baina, elkarlanean jarraitzen badugu, hamar urte hauek bezain onak izango dira hurrengoak ere”. 

 

Elkarrizketa hau Puntua aldizkariak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu GUAIXEra.