Emakumeen aurkako indarkeriaz lehenengo pertsonan

Azaroaren 17an eta 19an, osteguna eta larunbata, Emma Larreta 'InVISIBLES' proiektuarekin izanen da Olaztiko eta Etxarri Aranazko kultur etxetan, hurrenez hurren. 

Hamar minututan Emma Larretaren bizitza aldatu zen. 2007. urtean bere bikotea oihak 27 labankada eman zizkion Donostian. "Mirariz" biziraun zuen eta rehabilitazio luze baten ondoren, urte bat beranduago, InVisibles ikuskizuna antzerki, musika eta dantza ikuskizuna mustu zuen. Aizpea Goneaga da ikuskizunaren zuzendaria eta Iñaki Salvadorrena musika originala. Denborarekin proiektu hura dokumental bihurtu zuen Larretak, eta azaroaren 17an, osteguna, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean eta azaroaren 19an, larunbata, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean ikusteko eta Larretarekin solasaldia izateko aukera izanen da. Ekimena Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatu duen egitarauaren barruan dago. 

'Gertatzen da, eta badira horren erantzuleak'
Sakanako Mankomuntitateko Berdintasun zerbitzuaren egitaraua

Azaroak 17 osteguna
19:00etan, Olaztiko kultur etxean

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 18 ostirala
18:30ean, Urdiaingo Herrientxean

  • Urpekariak haurrendako bertso antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 19 larunbata
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean 

  • Emma Larretaren InVISIBLES dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 

Azaroak 23 asteazkena
18:30ean, Uharte Arakilgo udaletxean

  • Agresiones sexuales medaidas por alcohol y otras drogas Aitziber Bañuelos Ganuzaren hitzaldia. 

Azaroak 24 osteguna
19:00etan, Arbizuko udaletxean

  • Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa. 

Azaroak 25

  • Mobilizazioak. 

Azaroak 26
19:00etan, Irurtzungo kultur etxean

  • Behi jasa antzezlanaren emanaldia. 

Azaroak 27 igandea
Etxarri Aranazko plazan

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Emakumeen arteko sareak ehundu ekimena.
    • 11:00 Topaketa.
    • 13:00 Ekitaldia. Ondoren, Pantxika Lamur. 

Abenduak 1
18:00etan, Unanuko Denok Bat elkartean

  • Liburu dasta. Literatur solasaldiak idazleekin: Alaine Agirreren Karena liburua. 
    Sakanako Mankomunitateko Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatutakoa. 

Abenduak 9 eta 10, ostirala eta larunbata
Olazti

  • Neska gazteendako autodefentsa feminista ikastaroa. 
    Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus