Mintzakideen paseoa

Guaixe 2022ko aza. 15a, 09:18

Azaroaren 20an, igandea, Etxarritik Iturmendira eta buelta eginen dute Mintzakideek. 

Euskaraldiko txapa, euskara ahoan eta belarrietan, hamaiketakoa, ura eta ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak baina ez da behar Mintzakideen paseoan parte hartzeko. Azaroaren 20an, igandean, izanen da, eta Etxarri Aranazko plazatik Iturmendirako bidea 9:30ean hartuko dute. Iturmendira iritsita buelta eman eta Etxarri Aranatzera itzuliko dira.