Txirrindularitza

Hiru sakandar Rural Kutxan

Guaixe 2022ko aza. 23a, 11:00
Rural Kutxa-Aleakoak Alea enpresako instalazioak ezagutu zituzten Etxarrenen. RURAL KUTXA-ALEA

Mikel Uncilla etxarriarrak talde sakandarrarekin egin du salto afizionatuetara

Afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea talde sakandarrak 2023 urteko lehen kontzentrazioa egin zuen aurreko astean Etxarrengo Alea egoitzan. Aritz Bagues taldeko zuzendari berriak 27 txirrindulari izango ditu bere esanetara, tartean hiru sakandar: kontratua berritu duten Martxel Etxeberria iturmendiarra eta Jon Erdozia etxarriarra eta aurten taldera salto egin duen Mikel Uncilla etxarriarra