Konpostaren kalitatea hobetzeko makina erosiko du Mank-ek

Guaixe 2022ko aza. 23a, 11:18
Konpost metak konpost plantan. ARTXIBOA

Behin bahetu ondoren gelditzen diren material batzuk kentzeko airea erabili nahi du ibarreko erakundeak.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak konpost planta du joan zen urtetik. Han makina bat tona konpost ekoizten dira. Materia organiko hori erabiltzeko eman aurretik bahetu egiten dute, eta horrela, konpostean egon beharko ez luketen hainbat material kentzen dituzte. Hainbat materia organiko poltsa konpostagarrietan sartuta iristen da, eta poltsak eta bestelako errefusak kentzeko erabiliko dute makina. Aire xurgatzaile handi bat da eta haren bidez arinak direnak bereizi nahi dituzte Hondakin Zerbitzuko arduradunek. Makina hori erosteko Mank-ek 137.750 euro (BEZ kanpo) bideratuko ditu. Ibarreko erakundea makinaz hornitzeko interesa duten enpresek hilaren 29ko 11:30era arteko epea dute eskaintzak egiteko.