Jantzi txapa, eta ibili munduan

Guaixe 2022ko aza. 18a, 08:43

Ahobizi eta belarriprest txapak.

Sakanako batzordekideek deia egin dute: ″Euskaraldiaren aurreko bi edizioetan egindako ikerketek erakutsi dute ahobizi edo belarriprest modura identifikatzeak asko lagundu duela hizkuntza ohituren aldaketetan eta, horregatik, ariketan zehar txapa erabiltzeko gonbitea egiten dugu″.

Euskaraldia kalean ikusgarri egiten dute txapek, ″euskaldunei, baita erdaldunei ere″. 

Ahobizi 

  • Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari: aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duzun euskara.
  • Ingurua prestatu: ingurukoekin aurreikusi eta adostu ohitura aldaketak.
  • Jantzi Euskaraldia: txapa, sare sozialetako argazkiak... Adierazi parte hartzen ari zarela.
  • Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari: aztertu nola gainditu zure aurreiritziak.
  • Ziur pentsatu baino gehiago egin dezakezula euskaraz.
  • Elkarrizketa elebidunetan, euskaraz: komunikazioa bermatuta dagoenetan, eutsi euskarari.
  • Eutsi euskarari!: Ekin (lehen hitza euskaraz), adierazi (euskarari eutsiko diozu- la), egiaztatu (solaskideak ulertu dizula), esan (beste modu batean, solaskideak ulertzeko zailtasuna duenean).

Belarriprest