Errigorako 224 kutxa Sakanara

Guaixe 2022ko aza. 18a, 13:30

Abiltasen auzolanean izan zirenen talde argazkia. ERRIGORA

Euskarari, elikadura burujabetzari eta auzolanari bultzaka darrai Errigorak, "txikitik handira, modu praktikoan"

Errigorako kide Ibai Sueskunek jakinarazi duenez, udazkeneko kanpainan 13.000 kutxa baino gehiagoren eskaerak jaso dituzte, haietatik 224 Sakanatik. "200.000 euro gehiago izango dira Lodosa, Tutera eta Bianako ikastoletan, Ager osoko AEK-ren euskaltegietan bekak banatzeko, eskoletan D ereduko lerroak bultzatzeko eta Agerraldia egitasmoaren baitan urte guztirako agenda zabala osatzeko", azaldu du Sueskunek. Kutxak auzolanean bete zituzten Ablitasen.

Sueskunek jakinarazi duenez, eskaerak dagoeneko banaketa puntuetan daude. Irurtzunen Iratxo elkartean jaso ziren eskaerak eta hango arduraduna eskatzaileekin harremanetan jarriko da. Gauza bera Irañetan. Uharte Arakilen eskaera egin dutenek gaur jaso ditzakete kutxak, udaletxean, 19:00etatik 20:30era. Arbizuko eskolan jasotzeko orduak honakoak dira: gaur 19:00etatik 20:00etara eta asteartean 13:45etik 14:15era eta 17:00etatik 19:00etara. Etxarri Aranatzen heldu den ostiralean banatuko dituzte, estalopean, 18:00etatik 20:00etara (ikastolakoak barne). Azkenik, Altsasun bi banaketa puntu daude; Iñigo Aritza ikastolako arduraduna eskaera egin dutenekin harremanetan jarriko da eta AEK-ren euskaltegian eskaera egin dutenak astelehenetik aurrera pasa daitezke handik.