Haize Berriak-en Sakanatik kalejira

Guaixe 2022ko aza. 22a, 12:53
2021ko Santa Zezili eguna Etxarri Arantzen. ARTXIBOA

Santa Zezilia eguna ospatzeko Sakanako bandak azaroaren 26an, larunbata, emanaldiak eginen dituzte Lakuntzan, Iturmendin, Altsasun eta Olaztin. 

Haize Berriak-endako Santa Zezili musikarien zaindariaren egun berezia izanen da aurtengoa bandak 25 urte bete dituelako. Musika taldean ohitura denez, zaindariaren omenezko egunaren harira kide berrietara etxetara joaten dira ongietorria emateko, eta azaroaren 26an, larunbata, lau geldialdi eginen dituzte: Lakuntzan, 10:00etan; Iturmendin, 11:00etan; Olaztin, 12:00etan eta, azkena, Altsasun, 13:00etan. Esan bezala, urte berezia izanik, 25 urte hauetan izandako zenbait musikari lagun izanen dituzte kalejiran.