Herritarren Energia Komunitateen Lehenengo Topaketa

Guaixe 2022ko aza. 23a, 08:49

Azaroaren 26, larunbata, Arbizuko Ekokanpinean izanen da hitzarmena; parte hartzaileek Lizarragako mikro sarea bisitatuko dute. 

Arbizuko Ekokanpinean dagoeneko eratuta dauden edo eratzen ari diren Herritarren Energia Komunitateen I. Topaketa izanen da azaroaren 26an, larunbata, 09:00etatik aurrera. Nafarroako Gobernuak antolatu du topaketa eta helburua sare bat sortzea eta egituratzea, herritarren energia komunitate ekimenen arteko lankidetza eta elkarlana bultzatuz. Tailer baten bidez eginen dute hori. Parte hartzen interesa duenak azaroaren 23ko, asteazkena, 23:59ra arte du aukera izena emateko. 

Herritarren Energia Komunitateen I. Topaketa egitaraua

  • 09:00-09:30 Mikel Irujo Amezaga Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariaren ongietorria, Arbizuko Ekokanpinaren eraikin zirkularrean. 
  • 09:30-12:00 Lizarragako mikrosarera bisita gidatua, Sakanako Garapen Agentziak gidatuta. 
  • 12:00-14:00 Parte hartze tailerra, Artelan aholkularitzak dinamizatuta, Arbizuko Ekokanpinean.
  • 14:00-17:00 Bazkaria eta bazkalostekoa, Arbizuko ekokanpinean.
    28 euroko asteburuko menua, bakoitzaren esku.