Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa eginen du

Guaixe 2022ko aza. 24a, 12:39

Nafarroako Elikagai Bankuko biltegian bioluntarioak lanean. UTZITAKOA

Bilketa egin ahal izateko boluntarioak behar dituzte. Bankuaren web orriaren bidez eman daiteke izena.

Nafarroako Elikagai Bankuak premia duten pertsona eta familiak jakiez hornitzen ditu, 25.000 bat erabiltzaile ditu Nafarroan. Baina, horretarako, bere biltegiak bete behar ditu lehenik eta, horregatik, ostiralean eta larunbatean jaki bilketa eginen du hainbat denda eta supermerkatuetan. Establezimentuetara erosketa egitera joaten direnek, elikagaiak han dauden boluntarioei emateko aukera izanen dute.  Nafarroako Elikagai Bankuaren alde egiteko beste modu bat da denda eta supermerkatuetako kutxetan dauden bonuak erostea. Eta erakundea laguntzeko azken aukera da www.bancoalimentosnavarra.org webgunean sartu eta haren bidez diru ekarpena egitea. 

Bankuko arduradunek azaldu dutenez, enpresek elikagai gutxiago eman diete eta diru ekarpenak ere jaitsi egin dira. Baina elikagaien prezioak igo egin direnez, jaki gutxiago erosteko aukera izan du erakundeak. Egoera ″larria″ bizi dutela gaztigatu dute bankukoek, horregatik oraingo bilketa ″ azken urteetako garrantzitsuena izanen da″.