Haurren eskubideak marrazkietan emanda

Guaixe 2022ko aza. 30a, 11:01
Marrazki lehiaketan sarituetako batzuk antolatzailetako batekin. TRATU ONEN SAREA

Burunda mendebaldeko haurtzaroko tratu onaren sustapen sareak marrazki lehiaketako sariak banatu zituen astelehenean.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen domekan. Hori kontuan izanik Altsasu, Olatzagutiko eta Ziordiko haurtzaroko tratu onaren sustapen sareak Haurtzaroaren Eguna marrazki lehiaketa antolatu zuen. Bigarren aldia da lehiaketa antolatzen duena. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako lehiaketa zen.

Parte hartzaileek haurren oinarrizko eskubideetako 5. eskubideari buruzko marrazki bat aurkeztu behar zuten. Eskubide horrek dioenez, urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea daukate: haien egoera zehatzak eskatzen duen tratamendua, hezkuntza eta zaintza jaso behar dute. Eskubidea marrazki bihurtu eta sareko arduradunek astelehenean banatu zituzten sariak. Lehiaketara aurkeztutako marrazkiak Altsasuko liburutegiko kristaldegian ikusgai egon dira igandera arte.

Sarituak

  • LHko 1., 2. eta 3. mailak
    1. Karen Gastaminza (Domingo Bados Eskola).
    2. Sofia Valentina Gonzalez (Domingo Bados Eskola).
    3. Enara Ganuza (Domingo Bados Eskola).

  • LHko 4., 5. eta 6. mailak
    1. Tahani Brahim (Domingo Bados Eskola).
    2. Salma Azizi (Domingo Bados Eskola).
    3. Oneka Gastaminza (Iñigo Aritza Ikastola).

  • DBHko 1. eta 2. mailak
    1. June Otxoa (Iñigo Aritza Ikastola).
    2. Oier Olaberria (Iñigo Aritza Ikastola).
    3. Ioar Oroz (Iñigo Aritza Ikastola).