Errepide sareko berdeguneen mantentze lanak emateko deialdia egina

Guaixe 2022ko abe. 1a, 11:41
Errepide bazterretik jasotako hondakinekin betetako zabor poltsak N1 errepide zaharrean. ARTXIBOA

Lanak hartzeko interesa dutenen enpresek abenduaren 21eko 10:00ak arte egin dezakete eskaintza.

Nafarroako Gobernuaren enpresa da Gestion Ambiental Navarra SA eta bera da herrialdeko errepide sareko berdeguneak mantendu eta kontserbatzeko lanak emanen dituena. Urteko guztira 762.112,90 euro (BEZ kanpo) aurreikusi dira lan horiek egiteko. Kontratua lau urtera arte luza daitekeenez, kopuru orokorra 4.267.832,20 euro (BEZ kanpo) litzateke.

Enpresa publikoak foru erkidegoko errepide sarea hamar lotetan banatu du eta kalitate prezio erlazio hoberena egiten duen eskaintzari emanen dio lote bakoitza. Sakanako errepide sareak 3. lotea osatzen du eta ibarreko berdegunean mantentze lanetarako enpresak 164.101,48 euro (BEZ kanpo) aurreikusi ditu.