Abenduaren 3an Nafarroaren eguna izanen da, eta Nafarroako Gobernuak urtero toki erakundeak ekitaldiekin bate egitera gonbidatu ditu. Ohikoa den moduan, abesbatzen eta musika banden kontzertuak izanen dira herrialdean zehar, eta guztiek ezaugarri komun bat izanen dute: Erresuma sartzeko martxa Nafarroako Ereserkiarekin hasiko dira. Sakanan hiru abenbatzen kontzertuak izanen dira: Irurtzungo San Martin elizan, 12:45ean, Txantreako Arturko Kanpion abesbatza egonen da; Uharte Arakilgo elizan, 12:00etan, Irurtzungo abesbatzak kontzertua emanen du, eta Lakuntzako kultur etxean, 13:00etan, Tutera Kantuz abesbatza izanen da.
Bestetik, Etxarri Aranazko Abesbatzak Irunberrin emanen du Nafarroaren eguneko kontzertua, 13:00etan, Jasokunde elizan. Kontzertua Jabier Zubiza koruko kide izandakoaren oroitzapenean eginen dute.