Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan bost lanpostu huts beteko dituzte

Guaixe 2022ko abe. 12a, 11:21
Mankomunitateak Etxarri Aranazko kultur etxean du egoitza. ARTXIBOA

Horretarako deialdia 2024an eginen du. Lau lanpostu merezimendu lehiaketa bidez beteko dira, bestea oposizio lehiaketa bidez.

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lau lanpostu huts bete daitezen merezimendu lehiaketa deituko du. Batetik, gizarte langile plaza bete nahi dute, B mailakoa eta lanaldi osokoa. Bestetik, bi gizarte hezitzaile kontratatuko dituzte, B mailakoak, bata lanaldi osoan, bestea lanaldi erdian. Horrekin batera, familia langile baten plaza beteko dute deialdiaren bidez, D mailakoa eta lanaldi erdikoa. Lau lanpostuek euskarazko C1 eskakizuna dute. Azkenik, oposizio lehiaketa bidez familia langile lanpostu bat beteko du, D mailakoa, lanaldi osokoa eta C1 euskarazko eskakizuna duena. Eskabideak aurkezteko epea 2024an izanen da, Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web fitxan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaletan.