Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lau lanpostu beteko dira

Guaixe 2022ko abenduaren 14a

Irurtzungo udaletxean, ezkerreko eraikineko lehen solairuan dago mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Bi oposizio lehiaketa eta merezimendu lehiaketa bat deitu ditu.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko legediari segituz, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hiru lanpostu betetzeko deialdia egin du. Batetik, gizarte langile lanpostua, lanaldi osokoa eta B mailakoa, euskarazko C1 ezagutza duena. Bestetik, familia langile lanpostua, lanaldi osokoa eta D mailakoa, euskarazko B2 ezagutza duena. Azkenik, bi gizarte hezitzaile lanpostu beteko diru merezimendu lehiaketa bidez, B mailakoak, bata lanaldi osokoa eta bestea lanaldi erdikoa, eta euskarazko C1 ezagutza duena. Eskabideak abenduaren 21era arte aurkeztu daitezke Irurtzungo udaletxean dagoen mankomunitatearen egoitzan.