Eskola jantokiak finantzatzeko 9.350euro

Guaixe 2022ko abe. 14a, 09:01

Uharte Arakilgo eskola. ARTXIBOA

Nafarroako Gobernuak  Hezkuntza Departamentuari 1.500 biztanletik beherako 38 udali transferentzia bat egitea baimendu du. Guztira 100.000 euro banatu ditu.

Ordainketa hori Haur eta Lehen Hezkuntzako 524 ikaslek erabiltzen duten eskola jantoki baimendua finantzatzeko da, baina ez eskola-garraioa. Foru administraziotik jakinarazi dutenez, ″neurri horren helburua diskriminazio positiboa sustatzea da, biztanleria landa-inguruneetan mantentzen laguntzeko″. Dirulaguntza jasoko duten udalen artean Sakanako hiru daude. Guztien artean 9.350,67 euro jasoko dituzte 49 mahaikiderengatik. Uharte Arakilgo Udalak eskolako zortzi mahaikideengatik 1.526,64 euro jasoko ditu. Lakuntzakoak 17rengatik 3.244,11 euro eta, azkenik, Arbizukoak, 24 mahaikiderengatik, 4.579,92 euro jasoko ditu.