Durangoko Azoka Sakanara iritsiko da

Guaixe 2022ko abe. 2a, 15:01
57. Durangoko Azokaren aurkezpena. DA!

'Zu non, han da!' programaren barruan bi liburu aurkezpen izanen dira: abenduaren 15ean, osteguna, Urtzi Leonet Etxarri Aranatzen egonen da, eta abenduaren 20an, asteartea, Asisko Urmeneta Altsasun. 

Zu non, han DA! Durangoko Azokaren proiektua abenduaren 12tik aurrera hasiko da, Azoka amaituta, eta bertan salgai egonen diren hainbat nobedade Euskal Herriko liburu dendetan eskuratu ahal izanen dira. Guztira, 132 saltokik parte hartuko dute eta lehenengo aldiz liburu aurkezpenak eginen dira, guztira, 45 liburu dendatan eginen dira aurkezpenak eta horien artean Sakanan bi eginen dira: abenduaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Urtzi Leonetek Itzalen dama eta Patxi Bakallu liburua aurkeztuko du, Kaxeta liburu dendan eta abenduaren 20an, asteartea, Asisko Urmenetak Amaiur! Libera State lanaren aurkezpena eginen du Altsasuko Iortia kultur gunean, Arkatz liburudendak antolatuta. 

Eztanda! leloa du 57. Durangoko Azokak. Abenduaren 7tik 11ra arte izanen da Bizkaiko hiriko Landako Gunean. 248 salmahai izanen ditu, 176 parte hartzailerekin eta nobedadeen artean 689 liburu, 141 musika produktu, 46 aldizkari eta bestelako 54 egonen dira. Sakanako zenbait artistek ere euren lanak aurkezten joanen dira ere.