Hatortxu Rock, gertu

Guaixe 2022ko abe. 12a, 11:31

26. Hatortxu Rock. @HATORTXUROCK

Abenduaren 17an, larunbata, izanen da euskal presoen dispertsioa salatzeko sortutako jaialdiaren 27. edizioa, Atarrabian.

Hatortxu Rock duela 23 urte jaio zen bi helburu eta konpromiso batekin, antolatzaileen esanetan: "Euskal preso politikoek eta euren familiek pairatzen zuten dispertsioa salatzeko, eta dispertsioaren gastuei aurre egiteko eta errepresaliatu politikoen gaia guztiz amaitzeko lanean jarraitzeko". Abenduaren 17an, larunbata, Atarrabian musika jaialdiaren 27. edizioa ospatuko dute. Gertu da aurtengo udazkeneko jaialdiaren leloa: "Azken urratsa emateko prest gaudelako. Dispertsioak egindako bideak ezabatzeko prest gaudelako. Gertu". 

"Esfortzu" berezia egin dutela adierazi dute antolatzeaileek, eta horren erakusle kartela da. Guztira, hamazazpi talde ariko dira Atarrabiako oholtzan eta horietako bederatzi lehenengo aldiz ariko dira Hatortxu Rocken: La Furia, Bulego, Angelus Apatrida, Merina Gris, Segismundo Toxicómano, Odolkiak Ordainetan, Brigade Loco, Odei Barroso eta Raimundo el Canastero. Haiekin batera, Skakeitan taldearen azkenenko kontzertuetariko bat emanen du, agurra eman aurretik. Mafalda, Nogen, SA. Afu, Tremenda Jauria eta DJ Plan B taldeek ixten dute 27. Hatortxu Rockeko kartela. 

Abenduaren 13an izanen da sarrerak Internet bidez erosi ahal izateko azken eguna.