Futbola

Zalduaren beste garaipen bat

Guaixe 2022ko abe. 13a, 10:23

Elomendiko Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu da azken egunotan

Elomendiko Futbol Txapelketan hamargarren jardunaldia jokatu berri da. Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak bide onetik jarraitzen du, Ageri taldearen kontra garaipen ederra lortu baitzuen, 0 eta 3 irabazi eta gero. 

Bar Olmo da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (28 puntu) eta hiru puntura bigarren postuan dago Zaldua Orleghy (25 puntu). Asteburuan hamaikagarren jardunaldia dago jokoan eta Zalduak sailkapenean hamabigarren den Apolo izango du aurkari asteburuan Noainen jokatuko den partidan.