Dendari elkarteek Gabonetan bertan erosteko deia egin dute

Guaixe 2022ko abe. 21a, 10:03

Emakumezkoa erosketako poltsa eta ogiarekin. ARTXIBOA

Esan dutenez, ″hurbileko merkataritzari laguntzea Sakanari laguntzea da″. Ibarrean erosketak egiten dituzten herritarrek eskaintza eta opariak eskuratzeko aukera izanen dute. 

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea (SDOZE) eta Altsasuko Dendarien Elkartea (ADE) eguberriei begira jarri dira Tokiko merkataritzak opari batek bikoitza balio du kanpainarekin. Haren bidez Sakanako merkatariek ibarrean merkataritza, zerbitzuak eta establezimenduak izatearen balioaz kontzientziatu nahi dituzte herritarrak. Izan ere, ″negozio horiek kaleak dinamizatzeaz aparte, herriek aktibo, bizi eta seguru jarrai dezaten, funtsezkoak dira merkataritza-jarduera sortzeko eta, ondorioz, lanpostuak sortzeko″. Bi elkarteetako ordezkariek gogorarazi dutenez, ″negozio gehienetan, gainera, langileak bertakoak dira, eta, beraz, dirua tokiko ekonomian isurtzen da″.

SDOZEko eta ADEko establezimenduetan egun hauetan erosketak egiten dituztenek oparia jasoko dute. Izan ere, merkatariek 3.000 poltsa eta 15.000 pegatina oparituko dituzte, tokiko erosketaren balio erantsiaz sentsibilizatzea helburu duen esloganarekin.

Bestalde, ADEk bere sare sozialen bidez Herrian erosi, denok irabazi leloa duen kanpaina zabaldu du udazkenean. Haren bidez, besteak beste, azaldu dute Altsasun erosketak egiteak herrian aberastasuna eta enplegua sortzen duela azaldu dute, edo herria topaleku bihurtzen dela. Gertu dugun ospakizunetan arduraz kontsumitzearen garrantziaz kontzientziatzea  helburu duen kontzientziazio-kanpainarekin segituko dute. 

Zozketak 
Beste zazpi merkataritza eta zerbitzu elkarterekin batera, SDOZE Denok Bat federazioan dago eta hark fideltasun txartela egin zuen: Giltzaria. Hura abenduaren 12tik 24ra bitartean erabiltzen dutenek 50 euroko 10 opari-txartelen zozketan sartuko dira. Irabazleek txartelak ilbeltzaren 15era arte erabili ahal izango dituzte.

Bestalde, SDOZEk Azarokotea kanpainaren bidez 50 euroko 35 bale baino gehiago banatu zituen joan den hilabetean. 1.800 euro SDOZEko establezimenduetan trukatzen ari dira gaur egun. Sari horiekin guztiekin, bai Sakanako bai Altsasuko elkarteak bezeroei hurbileko merkataritzan kontsumitzea eskertu eta saritu nahi diete, ″horrela, bertako kaleak, ekonomia eta, azken batean, herriak babesten ari direlako, bertako opari batek biren truke balio duelako″.

Azarokoteko irabazleak
20 euroko txartelak
Lakuntza

  • Tania arrandegia: Mila
  • Autoservicio Junkal: Cristina Uzkudun
  • Autoservicio Junkal: Ricardo Areta
  • Arregi Harategia: Blanca Esther Esain
  • Arregi Harategia: Elena Gamboa
  • Aralar burdindegia: Luismi López

Etxarri Aranatz

  • Sabando: Encarna Zelaia
  • Sabando: Maria Igoa
  • Hostogorri: Egoi Martinez
  • Derry Taberna: Jon Goñi
  • Iñaki ile-apaindegia: Ioane Goikoetxea
  • Iñaki ile-apaindegia: Urko Rekalde
  • Lizardi: Maria Diez
  • Kaxeta Liburu-denda: Angelines Garziandia

Altsasu

  • Tu Tienda Especial: Mila Aldasoro
  • Tu Tienda Especial: Aintzira Goikoetxea
  • Txartel: J.L Agirre
  • Txartel: Ana Romero
  • Cristina Janari-denda: Amaia San Miguel
  • Izara: Pilar Lucero
  • Iulene: Jose Ignacio Agirre
  • Iulene: Alfonso Sanchez
  • Liburunda liburu-denda: Nekane Bueno
  • Pinpilinpauxa: Idoia Vidal
  • Scooby txakur ile-apaindegia: Aitziber Larrion
  • Akeita kafetegia: Patxi Claver
  • 13 Udaberri Lore-denda: Fernando Diaz
  • 13 Udaberri Lore-denda: Maialen Begiristain
  • Txikitxo: Erkuden Vicario
  • Katuka: Laura Ocaña
  • Katuka: Cristina Marcos Claver
  • Marigorri: Milagros Aldasoro
  • Lasa kirolak: Patricia Tapia
  • Gertu Sakana: Esteban Azpiroz
  • Gertu Sakana: Endika Davila
  • Asensio Moda: Xabier
  • Arkupe: Jaione Oraa
  • Sare oinetako-denda: Cristina Chiriac
  • Lorea Lore-denda: Zapa
  • Ekin Moda: Miren Goikoetxea
  • Next Movil Altsasu: Begoña Uriz
  • Xagu informatika: Isabel Nuño
  • Sarabe belar-denda: Esther Uribe
  • Gautxori Taberna: Urko Maxin
  • Lezea kirolak: Maite Vitoria
  • Iker kirolak: Iñaki Lacalle
  • Joss Moda: Isi Cuadrado
  • Joss Moda: Raquel San Roman
  • Hiruon Harategia: Ignacio Imaz
  • Hiruon Harategia: Bladimir Ricardo
  • Mari Carmen: Mertxe Alonso
  • ML Moda: J. M. Baztarrika
  • ML Moda: Jose Paulos
  • ML Moda: Tamara Matias
  • ML Moda: Izaro Barrenetxea
  • Arkatz Liburudenda: Maider Larraza
  • Larka: Argi Arcelus
  • Larka: Mari Carmen Alamillo
  • Bengoetxea oinetako denda: Maria Jesus Cano
  • Sorkunde Harategia: Rita Galarza
  • Sorkunde Harategia: Juani

Olatzagutia

  • Pako Harategia: Manoli Ascargorta
  • Pako Harategia: Arantxa Alava


50 euroko txartelak  
Lakuntza

  • Aralar burdindegia: Javier Razkin
  • Tania arrandegia: Josune

Etxarri Aranatz

  • Lizardi: Ana Mari Huizi
  • Kaxeta Liburu-denda: Clara Galdeano
  • Argiro optika: Edurne Ollo

Altsasu

  • Pinpilinpauxa: Amaia Alonso Fernández
  • Sakana optika: Isabel Santano
  • Liburunda liburu-denda: Kontxi Claver
  • Akeita kafetegia: Ana Mari Isturiz
  • Mari Gorri: Ana Arribas
  • Lorea Loredenda: Zapa
  • Scooby txakur ile-apaindegia: Raquel Candelas
  • Bengoetxea oinatako denda: Tere Bengoetxea