Altsasuko Izquierda Unidak (IU) azaldu duenez, Altsasuko osasun eremuak urteak daramatza baliabide eskasiarekin. IUko kideen iritziz, ″batez ere pandemiaren ondoren larriagotu da egoera; egun batzuetan 1 edo 2, edo 3 mediku baitaude. Sendagile kopuru horiek ez dira nahikoak inguruko biztanleen osasun-beharrei erantzuteko″. Horregatik, Altsasuko osasun eremuan eta egoera prekarioan dauden beste landa eremu batzuetan medikuen faltarekin bukatzea eskatu dute
Koalizioko kideek gaztigatu duenez, ″oso kontziente gara Lan Eskaintza Publikoaren prozedurek eta plazen eta lanpostu hutsen esleipenak ez dutela beti lortzen hutsik dauden lanpostuak betetzea″. Hori dela eta, Altsasuko IUko kideek eskatu dute ″Lan Eskaintza Publikoen ondoren hutsik dauden lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren neurriak premiaz ezartzea″. Bi eskaera horiekin Izquierda-Ezkerrak ahozko galdera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Altsasuko osasun-eremurako eta osasun-zentroetarako beharrezkoak diren gutxieneko langile eta antolaketa-baliabideez etengabe hornitzeko aurreikusi dituen jarduketei buruzko argibideak jasotzeko.