Olentzero eta Mari Domingi menditik jaisten ari dira

Guaixe 2022ko abe. 21a, 10:34

Olentzero Etxeberritik ibili zen. UTZITAKOA

Abenduaren 24an, larunbatean, iritsiko dira ikazkinak Sakanako herritara opariak banatzera. 

Egun hauetan mendira bazoazte gerta liteke bi pertsonaia oso ezagunekin topo egitea. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingi dagoeneko menditik jaisten ari dira eta herrietatik gertu daude. Arakilgo Etxeberrin eta Zuhatzun, hain zuzen, Olentzeroren bisita abenduaren 18an izan zuten, eta haurren gutunak jasotzen aritu zen. Dena dela, abenduaren 24an iritsiko dira menditik Olentzero eta Mari Domingo Sakanako herri gehienetara. Aurretik gutunak bidali ez dituztenek aukera izanen dute egunean bertan, eta Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko eta argazkiak egiteko aukera izanen dute haurrek ere. 

Olentzero eta Mari Domingi herriz herri

IRURTZUN
18:30 Olentzero Plazaolara helduko da.
Herriko musika taldeak, Iskidi taldeko joaldunak eta Orritz dantza taldeko txiki eta helduak eta bertara hurbiltzen den jendea lagunduta kalejira eginen du: Plazaola, Trinitate, Amaia, Lizarra, Ugaldeta, Larraun, San Martin, San Migel, Artadia eta Gernika Parkea. Ibilbidean zehar 5. mailako ikasle batek eskutitza irakurriko dio eta dantza taldeek dantzatuko dute. Amaieran, intxaurrak banatuko dituzte.

ETXARREN
16:30
Olentzerori harrera eginen diote, plazan.
Kalejira eginen du, Txoripanak taldeak emanaldia eginen du eta opari banaketa eginen dute.

EGIARRETA
Arratsaldean, kanta kantari ariko dira, herrian zehar.

SATRUSTEGI - HIRIBERRI
18:30 Olentzerorekin merendua eginen dute, Satrustegin.
Ondoren, Olentzerorekin Hiriberrira martxa eginen dute. Behin Hiriberrin, Txiteran, jatekoak eta edatekoak egonen dira. Saskiaren zozketa eginen dute.

IHABAR
18:30 Olentzerori aurresku batekin harrera eginen diote.
Opari banaketa eginen dute eta, bitartean, gaztain erreak banatuko dira.

IRAÑETA
18:00 Olentzero autobus geltokitik abiatuko da.
Bukaeran, diru bilketa eginen da datorren urtean ohiturarekin jarraitu ahal izateko.
Baserrirtarrez janztera animatu dituzte irintarrak.

UHARTE ARAKIL
10:15 Pazkoanamores eginen du UAGAk, udal plazan.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Itxesetik iritsiko dira eta kalejira eginen dute.

LIZARRAGA
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Anaundik jaitsiko dira.
Beraiekin batera herriari buelta emanen diote kantuz. Etxe bakoitzean kandila ateratzera gonbitea egin dute: Su bat, etxe bat.

UNANU
16:30
Txokolate prestatuko dute, soziedadean.
18:00 Olentzero eta Mari Domingik karrika itzulia eginen dute.
19:00 Txokolate jatea izanen da, plazan.
19:30 Pazkuekin Amores abestuko dute, etxez etxe.

DORRAO
14:00
Makarroi herri bazkaria eginen dute, Iturralde elkartean.
16:00 Etxez etxe kantu erronda, akordeoi eta gitarra doinuak lagunduta. Haurrek xoxuak eta dirua jasoko dituzte.
18:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen diete, San Pedro bidean. Ondoren, haiekin batera herrian barna ibiliko dira.
19:00 Haurrekin egonen dira, plazan (euria eginez gero Ittur aldea frontoian).
19:30 Agurtu ondoren, merendua Iturralde elkartean.

ARRUAZU
18:00
Haurrek egurtxoak margotuko dituzte gero suta erretzeko. Olentzero Enborra ipuina irakurriko dute.
19:30 Olentzero eta Mari Domingi Arnazko bidetik etorriko dira eta herrian barna kalejira eginen dute.
Kalejira elkartean bukatuko da eta opari banaketa eginen dute, gaztainak eta ardoa banatuko dute eta musikaz girotuta egonen da.

LAKUNTZA
11:30
Biltoki aipatzeko haurrek eguberrietako marrazkiak eginen dituzte, Biltokin.
18:30 Olentzeroren kalejira izanen da, Elai Alai dantza taldeak lagunduta.
Bukatzean, opariak banatzen dituzte eta txokolatea banatuko dute.
Biltokik antolatuta.

ARBIZU
17:30 Euskal dantzen emanaldia eginen dute, plazan.
18:15 Abesbatza kantuan ariko da.
18:30 Olentzero eta Mari Domingo beheko basotik herrira joanen dira, eta bidean arbizuarrekin topo eginen dute. Kalejira eginen dute eta, ondoren, opari banaketa eginen dute Argi Bidea elkartean, Argi Bidea elkarteak antolatuta.

ETXARRI ARANATZ
17:30
Olentzero eta Mari Domingiri harrera eginen zaie, Aldapasoro auzoan.
Txokolatea banatuko dute. Olentzeroren Lagunak antolatuta, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.

BAKAIKU
18:00 Olentzero eta Mari Domingo plazara iritsiko dira haur, gazte eta heldu zain daudela.
Harrera egiten zaie eta herriari buelta ematen diote akordeoia eta panderoaren musikaz alaituta. Plazara iristean agurtzen zaie eta elkartean auzate txiki bat egonen da.

ITURMENDI
16:30 Gabon kantak abestuko dituzte, plazan.
17:30 Txokolatada eginen dute, plazan.
18:30 Olentzeroren kalejira izanen da, plazatik.
20:00 Auzatea eginen dute; ardo egosia bananduko dute, frontoian.
Ondoren, Saskiaren zozketa eginen dute.

URDIAIN
18:00 Olentzero, Mari Domingi eta antortxeroak Santa Marina portutik plazara iritsiko dira.
Plazan haurrek dantzatuko dute, eta, ondoren, herriari buelta emanen zaie. UAGAk antolatuta.

ALTSASU
12:00 Mari Domingirekin topaketa eta auzatea eginen dute, Foru plazan.
Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako koroak plazan emanaldia eginen dute. Kalejira fanfarrearekin eta Altsasuko gaita-jotzaileen laguntzarekin eginen du. Ibilbide zirkularra eginen dute, plazaraino.
Eskutitzen bilketa eginen du, plazan.
17:45 Olentzero ermita kalera iritsiko da.
Kantuan lagunduko zaio eta ardo beroa banatuko da. Ibilaldia Altsasuko Txistulariak lagundatu eginen du, Foru plazaraino. Bertan, eskutitzen bilketa eginen du.
19:30 AGAk antolatuta taloak izanen dira, Gure Etxean.

OLATZAGUTIA
18:00 Olentzero eta Mari Domingo herrira iritsiko dira eta kalejira eginen dute. 
Amaieran, frontoian, merendua eginen dute olaztiarrek. 

ZIORDIA
18:00 Oletzero eta Mari Domingi Lur gorrietako bidetik Dona Maria kalean agertuko dira eta han harrera eginen diete.
Herritik kalejira eginen dute eta lehenengo geldialdia Goiko Iturrian ziordiarrek kantua abestuko diote.
Ondoren, Inauterietako pertsonaiek herrian barnako bidea zabalduko diote segizioari eta kanta bat abestuko zaie, plazan.
Aurreskua dantzatuko dute, ermita parean.
Bukatzeko, gazteluan (frontoian eguraldiak laguntzen ez badu). Hemen haurrak haiekin egon, gutunak eman eta goxokiak jasotzeko aukera izanen dute.