Txirrindularitza

2023ko Movistar Team aurkeztu dute

Guaixe 2022ko abe. 22a, 12:00
Movistar enpresaren egoitzeko auditoriumean aurkeztu zuten 2023ko Movistar Team. MOVISTAR TEAM

Abenduaren 21ean, asteazkena, Madrilen aurkeztu zuten Eusebio Unzuek gidatzen duen txirrindularitza taldea. Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre dira taldeko sakandarrak

Movistar Team taldeak 2023ko txirrindularitza taldeak aurkeztu zituen abenduaren 21ean, asteazkena, Movistar enpresak Alcobendasen duen egoitzaren auditoriumean. Eusebio Unzuek gidatzen duen Abarca taldearen 44. denboraldia izango da 2023koa, 13. denboraldia Movistar Team izenarekin. 

Movistar Team taldeak 45 txirrindulari izango ditu guztira, 30 gizonezkoen taldean eta 15 emakumezkoetan, Annemiek van Vleuten irabazle handia buru dela. Lourdes Oiarbide arabarra dago ere tropelean. Gizonezkoetan Enric Mas izango da lider, eta txirrindularien artean bi sakandar daude, Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre beteranoak, liderren alde hustutzeko prest beti. 

2023 urte berezia izango da Unzueren eskuadrarendako, Alejandro Valverderik gabeko lehen urtea. Murtziarrak erretiroa hartu zuen, baina aurkezpenean egon zen eta bere agurra “amestutakoa” izan zela nabarmendu zuen. Halaber, taldeak 2023a Enric Masen “kontsakrazio urtea” izango dela espero du. 

Joan zen urtean gaizki pasa zuen Movistar Team-ek, UCI Pro Team mailari eusteko beharrezkoak ziren puntuak lortzeko lanetan, baina beste hiru urte goi mailako kategorian egotea lortu zuen.