Nafarroako Autopistako 2023rako tarifak eta bidesariak onartuta

Guaixe 2022ko abe. 22a, 11:27
Autopistaren ikuspegia Aizkorbetik. ARTXIBOA

Emakidadunarekin egindako kontratuaren arabera urtero egiten den eguneratzea da.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Autopistaren (AP-15) 2023rako oinarrizko tarifak, bidesariak eta deskontu espezifikoak onartu ditu. 2023. urterako tarifak ilbeltzaren 1ean jarriko dira indarrean, eta % 6,935eko koefizientearekin eguneratu dira; emakidadunarekin egindako kontratuak adierazten duen bezala, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko lastailaren 31ra bitarteko aldiari dagokion estatuko KPIaren % 95aren baliokidea da (% 7,3).

Tarifa berri horiek aplikatu ondoren, ondoriozko prezioek, Nafarroako Gobernuaren eta emakidadunaren artean adostutako deskontuak aplikatu ondoren (gutxienez oinarrizko prezioaren % 40), igoera izan dute, batez ere KPIaren gorakadak eraginda.

Gainera, ilbeltzaren 1etik aurrera luzatu egingo da joan-etorriko bidaiak egiten dituzten ibilgailu arinen (I. mota) deskontu gehigarria, itzulera jatorrizko joan-etorriaren ondorengo 24 orduetan egiten denean, 2019ko ilbeltzaren 23an Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzen arabera, eta dagokion BEZa baino ez dute ordaindu beharko.

Nafarroako Autopistako 2023ko tarifak
  Bidesari estazioa Oinarrizko prezioa Deskontuarekin Joan-etorria 72 ordutan
Ibilgailu arinak Sarasa 2.45 1,55 0,775
  Zuasti 0,8 0,51 0,255
Ibilgailu astunak 1 Sarasa 3,2 1,65  
  Zuasti 1,05 0,55  
Ibilgailu astunak 2 Sarasa 4,35 1,9  
  Zuasti 1,45 0,65