Oposizio lehiaketa bidez aukeratuko da administrazio ofiziala

Guaixe 2022ko abe. 23a, 09:47
Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak ilbeltzaren 3ra arte aurkeztu daitezke www.iturmendi.eus webgunearen bidez.

Bakaikuko eta Iturmendiko udalendako langile berak aritzen dira udaletxe batean eta bestean. Horietako bat da administrari ofiziala. Bi udalek erabaki dute lanpostu hori orain oposizio lehiaketa bidez betetzea. Horretarako, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko legediari heldu diote. 

Iturmendiko Udalak hartu du deialdia egiteko ardura eta hari buruzko informazioa www.iturmendi.eus atarian dago. Deialdian parte hartzeko eskabideak ilbeltzaren 3ra arte daitezke, beti ere, telematikoki, aipatu atarian dagoen deialdiaren web fitxaren bidez (ezaugarrien taulan zehazten da non). Oposizio lehiaketa bidez bete nahi den lanpostua C mailako ordainsariak izanen ditu, eta hautatutako langilea funtzionario-araubidean sartuko da. Udalek euskarazko C1 hizkuntza ezagutza izatea eskatu dute.