Herrietako jai egunak zehaztuta

Guaixe 2022ko abe. 23a, 10:18

Urritzolako festetako herri bazkaria. ARTXIBOA

Urtero moduan ibarreko herri bakoitzak ordaindu bai baina errekuperatu behar ez den herriko jaieguna izanen du heldu den urtean ere.

Nafarroako Gobernuak 2023an jai eguna izanen diren egunak honakoak direla erabaki du: ilbeltzaren 6a, apirilaren 6, 7 eta 10a, maiatzaren 1a, garilaren 25a, agorrilaren 15a, lastailaren 12a, azaroaren 1a, eta abenduaren 4, 6, 8 eta 25a. Izaera orokorreko jaiegunez aparte udalerri bakoitzak beste jai egun bat, herrikoa, izendatzeko aukera du. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak zehaztu du ordaindu bai, baina errekuperatu behar ez diren 2023ko herriko jaiegunak, herri bakoitzak osoko bilkuraren bidez proposatutakoa ikusi ondoren.

Herrietako jai egun ofizialak 2023an
UDALERRIA / Kontzejua Jai eguna
ARAKIL  
Egiarreta Lastailak 3, asteartea
Ekai Lastailak 3, asteartea
Errotz Maiatzak 12, ostirala
Etxarren Ilbeltzak 26, osteguna
Etxeberri Irailak 12, asteartea
Hiriberri Irailak 12, asteartea
Ihabar Abenduak 29, ostirala
Izurdiaga Agorrilak 18, ostirala
Satrustegi Irailak 18, astelehena
Urritzola Garilak 4, asteartea
Zuhatzu Irailak 26, asteartea
Aizkorbe Abenduak 5, asteartea
IRURTZUN Azaroak 11, larunbata
IRAÑETA Agorrilak 29, asteartea
UHARTE ARAKIL Garagarrilak 24, larunbata
ARRUAZU Garagarrilak 29, osteguna
LAKUNTZA Ilbeltzak 20, ostirala
ARBIZU Garagarrilak 24, larunbata
ERGOIENA  
Dorrao Agorrilak 16, asteazkena
Lizarraga Azaroak 23, osteguna
Unanu Garagarrilak 29, osteguna
ETXARRI ARANATZ Garagarrilak 13, asteartea
Lizarragabengoa Garagarrilak 29, osteguna
BAKAIKU Garagarrilak 24, larunbata
ITURMENDI Garilak 16, igandea
URDIAIN Garilak 7, ostirala
ALTSASU Garagarrilak 29, osteguna
OLATZAGUTIA Garilak 26, asteazkena
ZIORDIA Irailak 8, ostirala