Urte berrira mendian gora

Guaixe 2022ko abe. 23a, 14:40

Ergako Trinitate ermita. ARTXIBOA

Abenduaren 31n, larunbata, urtea amaitu aurretik, mendira igoko dira Irurtzunen eta Lakuntzan. 

Goizean goiz, 09:00etan, bilduko dira irurtzundarrak Pikuxarren txokolate beroa hartzkeo eta gero Erga mendiko Trinitaterako bidea hartuko dute. Pikuxarrek eta Iratxok antolatu dute urte amaierako mendi irteera. 

Lakuntzan ere Zabalartek antolatuta 09:30ean elkartuko dira plazan Lakuntzeskuarrira joateko. Arangurenen hamiketakoa eginen du mendizale elkarteak. 

Bestetik, urtarrilaren lehenengo igandean, 6an, Sakanako mendizaleak Beriainera igoko dira, Larrañetatik.