Ur goiena, ur barrena

Guaixe 2022ko abe. 23a, 10:54

Urte berriarekin zenbait herritan kantatzera aterako dira. 

Abenduaren 31n 00:00ak eman ondoren 2023. urtea hasiko da eta Irañetan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen, Iturmendin eta Urdiain Ur goiena, ur barrena, Urte berri egun ona... abestera aterako dira urtea berrian sartu bezain pronto. 

Altsasun tradizioa bestelakoa da eta udalak urte berriko lehenengo egunean, arratsaldean, fruitu lehorrak eta ardoa banatzen du. Altsasuarrak abesten egoten dira ere. 

Urte berriko ospakizunak

IRAÑETA
00:30 Ur goiena, ur barrena Txapel Azpi elkartatetik abiatuta.

LIZARRAGABENGOA
00:15 Ur goiena, ur barrena Bordatxo elkartetik.

ETXARRI ARANATZ
00:30 Sareren brindisa eta Ur goiena, ur barrena, plazan.
02:00 Ur goiena, ur barrena kantu erronda, eliz atetik.

ITURMENDI
00:30 Ur goiena, ur barrena kinto erronda, Aritzaga elkartetik.

URDIAIN
00:00 Ur goiena, ur barrena, apaizaren etxean.

ALTSASU
01:00 Elkartasun brindisa eginen dute, gaztetxean.
20:00 Udalak gaztainak, intxaurrak eta ardoa banatuko du Altsasuko Udalak.