Hiru Errege Sakanara

Guaixe 2022ko abe. 23a, 15:22
2022ko Lakuntzako Kabalgata. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 5ean, osteguna, iluntzean iritsiko dira Hiru Erregeak mendebaldetik, opariak banatzeko 

Mendebaldeko Hiru Erregeak ilbeltzaren 5etik 6rako gaualdean joanean dira opariak banatzen, baina aurretik Sakanako zenbait herritan kabalgatan kalejira egin eta herritarrekin elkartuko dira. 

Hiru Erregeen egitarauak herriz herri

IRURTZUN
18:30 Errege Magoen kabalkada San Martin elizatik aterako da.
Herrian barna ilibiko dira, San Martin elizan bukatzeko. Bertan, haurrei harrera eginen diete. 
Kabalgata batzordeak antolatuta.

IRAÑETA
11:30 Txistorra jatea, elkartea.
Jarraian, zintzarriekin herrian barna ibiliko dira.

UHARTE ARAKIL
12:00 Erregeen pajeak gutunak jasotzene gonen dira eta txokolatada izanen da, plazan.
18:30 Erregeen kabalgata Katangatik aterako da.

ERGOIENA
Lizarraga
Eguerdian haurrek fare hotsekin erregeei dei eginen diete.
18:00 Erregeak Lizarragako elkartetik aterako dira.
Herriari buelta eman ondoren, Dorraora eta Unanura abiatuko da kabalkada.

Dorrao
Herri sarreran harrera eginen diete.
Herrira sartuko dira eta Goienkaleraino joanen dira. Ibilaldia plazaraino iritsiko da eta han erregeek goxokiak botako dituzte eta haurrekin hitz eginen dute.
Ondoren, guztiak elkartera doaz eta han kontzejuak eskainitako auzatea izanen da.

Unanu
17:00 Txokolatea eginen dute, soziedadean.
19:00 Txokolatada, soziedadean.
Ondoren, San Andres ermitaren ondoan erregeei harrera eginen diete. Herrian barna ibiliko dira, eta 20:30ean plazara iritsiko dira. Dantzak eta kantak eginen dizkiete. Ondoren, pastak, moskatela eta mostoa eskainiko du kontzejuak.
22:30 Ergoienako herri afaria Denok bat elkartean.

LAKUNTZA
18:00 Erregeen kabalgataren kalejira izanen da, plazatik.

ARBIZU
18:30 Errege segizioari harrera eginen diote, plazan.
Musikaz lagunduta herrian barnako kalejira eginen dute.
19:30 Segizioa elizara iritsiko da, eta elizaren barruan erregeen ordezkariak hitza hartuko du. Ondoren, haurrei goxokiak banatuko dizkiete.

ETXARRI ARANATZ
19:00 Erregeak elizatik aterako dira.
Herriari buelta emanen diote eta plazan bukatuko dute. Plazako estalopean haurrek erregeekin egoteko aukera izanen dute, eta goxokiak banatuko dituzte. Erregeen kabalgatako batzordeak antolatuta, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.

BAKAIKU
18:30 Errege segizioa beheko basotik etorriko da.
Herrian barna kalejira egin ondoren, eliza banatuko dituzte opariak.

ITURMENDI
16:30 Haurrak fareekin herrian barna ibiliko dira.
17:30 Txokolate jana, plazan.
19:00 Errege segizioa beheko basotik etorriko da; Pilaralde kaletik herrira igoko dira eta bertan eginen diote harrera.
Herrian barna kalejiran ibiliko dira. Bi geldialde eginen dituzte: mojen etxean han bizi direnak aguertzeko eta elizan Jesus haurra gurtzeko.
Azkenik, ibilbidea frontoian amaituko da eta erregeek hitzar hartuko dute. Ondoren, haurrekin egoteko aukera izanen dute, goxokiak banatuko dituzte eta auzatea izanen da.

ALTSASU
17:00 Joare buruzagia aukeratuko dute eta joare jotzearen kalejiraren hasiera izanen da, Foru plazan.
18:00 Errege magoen kabalkada Sakana Lhtik aterako da.
19:00 Adorazioa eta erregeekin elkartzeko aukera izanen da, Foru plazan.