Garbigune mugikorrak egutegi berria du

Guaixe 2023ko urt. 10a, 12:31

Garbigune mugikorrean birziklatzeko hondakinak uzten. ARTXIBOA

Asteko lehen hiru egunetan pasako da gabigunea Sakanako herrietatik. 

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak jakinarazi duenez, garbigune mugikorraren ordutegiak aldatu egin ditu. Ilbeltzaren 9tik aurrera astelehenetik asteazkenera pasako da ibarreko herrietatik hondakinak jasotzera. 

Gabigune mugikorraren egutegi berria

Astelehena

  • 09:00-11:00 Etxarri Aranatz
  • 11:10-11:35 Iturmendi
  • 11:40-12:05 Bakaiku
  • 12:10-12:35 Lizarraga
  • 12:40-12:55 Dorrao
  • 13:00-13:15 Unanu
  • 13:20-13:55 Arbizu
  • 14:00-14:15 Lizarragabengoa

Asteartea

  • 09:00-10:00 Lakuntza
  • 10:10-10:35 Etxarren, Egiarreta eta Etxeberri
  • 12:00-13:15 Aizkorbe, Izurdiaga, Errotz, Urritzola, Ekai, Zuhatzu, Satrustegi eta Hiriberri
  • 13:20-14:20 Uharte Arakil

Asteazkena 

  • 09:00-09:40 Urdiain
  • 09:45-11:40 Altsasu
  • 11:45-13:15 Olatzagutia
  • 13:20-13:35 Ziordia
  • 13:55-14:05 Ihabar
  • 14:10-14:25 Irañeta
  • 14:30-14:45 Arruazu