200 bat lagun elkartu ziren 2023ko urteko lehenengo asteazkenean Altsasuko Osasun etxearen aurrean Altsasu, Olazti eta Ziordiko osasun zonaldeak bizi duen "egoera prekarioa" salatzeko. Sakanako Osasun Publikaoren aldeko Plataformak deituta egoera salatzeko beste bi elkarretaratze deitu ditu ilbeltzaren 11n eta 18ean, asteazkenak, 12:00etan, osasun etxearen aurrean. Gainera, herritarren haserrea salatzeko erreklamazio orri kanpaina antolatu dute ere. Norberaren datuekin batera gaztelaniaz prestatu duten testu bat jarri beharko da erreklamazioan. Osasun karpeta pertsonaletik egin daiteke erreklamazioa.
Altsasu, Olazti eta Ziordiko osasun zonaldean lehen mailako arretako sei plaza eta pediatria bat eta erdi plazak egon beharko ziren eta gaur egun bi eta hiru plaza eta pediatriako bat daudela salatu du plataformak. Hainbat egunetan medikurik ez direla egon salatu dute ere.